Bertso paper lehiaketa, sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ira. 24a, 21:17

Pasa den irailaren 15ean Andoaingo Batzokian ospatu zen bertso afariaren ostean, Mendeurreneko Bertso Paper lehiaketaren sariak banatu ziren. Hiru maila bereizi ziren bertan, eta lehiaketako parte hartze eta maila altua azpimarratu behar dira.
Hauexek, sarituak:

A maila:
  • 1.Irati Zapirain Zuazo.
  • 2.Nora Zeberio Etxeberria.
  • 3.Mikel Aranburu.
B maila:
  • 1.Jon Beloki Arruti.
  • 2.Aitor Agirre.
  • 3.Maialen Eizagirre.
D maila:
  • 1.Andoainen geratu zen txapela. “Atsedenaldi baten burutazioak” izenpean aurkeztutako lanarekin, Alberto Santa Krutz Arrieta gailendu zen.
  • 2.Aitor Ugarte.
  • 3.Aritz Eguren.

Antolaketa taldeak aurkeztu diren  lan guztien bildumatxoa plazaratzekotan da, lanen maila ikusirik. Gauzak horrela etorkizunean ere horrelako zerbait antolatzen jarraitzeko gogoa areagotu da. Antolakuntzak lanak aurkeztu dituzten guztiei beren eskerrona adierazi nahi die.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!