Orain arte, Andoaingo igerilariak Andoaingo Kirol Elkartuen Klubeko (AKEK) kide ziren. Alabaina, Lasarteko igerilariekin elkartu dira “helburuak eta egiturak bateratu”. Egitura da, beraz, oraingoz nabarmen aldatu dena eta ez, hainbeste, gazte kirolarien dinamika. Taldeko arduradunek gurasoei mezu hau helarazi diete, “egon lasai, igerilariek beraien herrietan entrenatuko baitute, eta bestetik, 06-07 denboraldian zehar bai Andoainen eta bai Lasarten igerian egon zaretenak, automatikoki elkartearen parte baitzarete”.
Beraz, AKEK taldeko kide zen igerilaria automatikoki Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldeko kide izatera igaroko da.
Hartutako erabakiarekin kirol taldeko arduradunek igeriketa indartu nahi dute. Egun hauetan igerilari gazte gehiago erakartzeko kanpainari ekingo diote Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldeko kide berriek.
AKEK taldearen etorkizuna
AKEK taldeak martxan jarraitzen du baina bere egituran ez du igeriketa sailarik izango. Denboraldi honetan AKEK gimnasia erritmikora mugatuko da.