Bi elkarrizketa nagusi izango dira, ohi denez, aldizkarian. Iparraldeko bi idazleren azken lanak luze eta zabal ezagutzeko aukera eskainiko da oraingoan. Itxaro Bordaren "Jalgi hadi plazara" batetik eta Itziar Madinaren "Beste eguzkia" bestetik. Aritz Gorrotxategik kolore marroia oinarrian hartuta osatu du Hitz koloredunak atala. Idazlearen proposamena Katixa Agirrek egin du. Editorearen begia atalean Ereingo Iñaki Aldekoa editorearen hitzak jaso dira. Amasa-Villabonako Amodiozko Gutunen lehiaketako lehen bi eskutitz sarituak ezagutzeko aukera izango da Nork bere hitza atalean. Gainera, azkena argitaratutako liburuen inguruko gomendio eta iritziak ere tartekatuko dira.
Urriaren 5ean etxean jasoko dute aldizkaria harpidedunek. Harpidetza egin nahi duenak, berriz, 943 696 450 telefono zenbakira deitzea edo beterrikoliburua@topagunea helbide elektronikora mezu bat bidaltzea besterik ez du. Urteko lau zenbakien harpidetza-saria 10 eurokoa da.