Obren ondorioz sor daitezkeen arazoak direla eta, Udalak mezua igorri die herritarrei:
Obretan ibiliko diren kamioien sarrera-irteerarekin arreta handia edukitzea eskatzen dizuegu.
Lanak aurrera doazen heinean seinaleak jarriko dira.
Era berean, aparkalekuetan zenbait aldaketa egon daitezkeela adierazten dizuegu.
Udalak ahalik eta eragozpen gutxien sor daitezen bere esku dituen neurri guztiak hartuko ditu.