Tolosaldeko Naziotasun Eguna ospatuko da larunbatean Amasa-Villabonan. Egun osoko egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Errebote txapelketa, kalejira, txekor-jatea eta trikipoteoa izango dira eguneko ekintzetako batzuk eta Bai Euskal Herriari herri ekimeneko eta Udalbiltzako ordezkariek hitza hartuta, ekitaldi politikoa burutuko dute eguerdian. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera egunari eta ENHA egiteko aukera izango da udaletxean.