Urriko kultur programazioaren aurkezpena egingo dute Hautsi Izagirre kultura zinegotziak eta Joxi Alonso Gurea zinemako kudeaketa arduradunak irailaren 21ean. Aurkezpen horretan, berrikuntza nabarmen baten aurkezpena egingo da; berriro ere azken urteotako etenaren ondoren, beste behin herritarrei irekiko baitzaie Gurea zinema. Haur zein helduei zuzenduko zaizkie eskaintzak.