Irailaren 22 eta 23an, Nafarroako hego-ekialdea ezagutzeko aukera izango da Euskal Herrian Barrena ekimenaren baitan. Zangotzako, Herriberriko eta Tuterako merindadeetako altxorrak batetik. Bardeak, Herriberri, Xabier eta Leire bestetik. Izen emateak 943 696 450 telefono zenbakian edo txangoak@topagunea.com helbide elektronikoan.
Ekimenari urrian emango zaio amaiera, azken txangoarekin. Lapurdi ezagutzeko aukera izango da irteera horretan. Barnealdea eta kostaldea: Sara, Larrun, Donibane Lohitzune eta Baiona. Izen ematea aurreko bide bera jarraituz egin daiteke.