San Millan eskolako umeak aspertuta daude frontoiak duen egoera txarrarekin
Urteak dira Zizurkilgo Intxaur frontoira ura sartzen dela. Euri dezente egiten duen orotan sartzen da ura frontoira, eta zenbait garaitan ez ura bakarrik, baita hostoak eta bestelako makina bat zikinkeria ere. Udalak frontoia konpontzeko konpromisoa hartua badu ere, momentuz ez dakite lan horiek noiz egingo diren jakin.
Egoera horren aurrean, eta atzo ere, jolastordua iritsi eta fontoian ibili ezin zutela ikusita, protesta ikusgarria egin dute eskolako haurrek. Euren eskuz pankartak egin eta herri guztian zehar itsatsi dituzte, haur bakoitzak daukan grafia edo hizkuntza maila agerian utziz. Ikusteko dagoena da kasu egingo ote dieten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!