Bertaratzen denak artisautzaren eta elikagaien joera ezberdinak ikusi ahal izango ditu. Artisautzan larrua, egurra, kristala, oihalak,... Eta elikagaiei dagokionez barazkiak, gozogintzarekin lotutako produktuak, gazta, patea, eztia, kontserbak, ardoa...
Esne behien erakustaldirako ganadu guztia Asteasukoa izango da. Erakusketan, orotara, ehun burutik gora izango dira. Horietatik guztietatik hamabost aukeratuko dira erakustaldi berezirako. Kategoria ezberdinen arabera bosna buru aukeratuko dira eta bakoitzeko onena zein den erabakiko da.
Ardi txakurrak euskal artzai txakur arrazakoak izango dira eta Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabakoak izango dira. Aukera zabala, beraz, Asteasuko Azoka berezian. Postu guztien artean, aipatu behar Aiurrik eta Bazkunak ipiniko dutena.