Ertzain baten aurkako eraso saiakera Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ira. 14a, 19:27

Goizean udal garbiltzaileek ibilgailu baten azpian lehergailua topatu dute. Andoaingo ertzain baten kotxearen azpian zegoen lehergailu hori. Udal ordezkari guztiek erasoa salatu dute.

Eraso saiakerarekin erabateko desadostasuna adierazi dute Andoaingo Udal ordezkari guztiek (PSE-EE,EAJ-PNV,EB,PP,EA). Prentsa ohar bidez elkartasuna adierazi diote erasotuari eta haren sendiari.

Zera gaineratu dute ohar berean, "Lehergailuak ipintzen dituzten horiei adierazi nahi diegu ez dituztela herri honetako herritarrak izutuko".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!