Autoestima tailerra, doan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ira. 12a, 15:54

Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuek ikastaro berezi bezain erakargarria antolatu dute: Autoestima tailerra. Izen-emateko epea zabalik da dagoeneko.


Bere burua hobeto ezagutu eta bere bizimoduari buruz erreflexionatu nahi duten emakumeei bideratuta, Autoestima tailerra antolatu dute Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Pepa Bojo izango da hizlaria eta besteak beste, autoezagutza, jarrera nahiz rol sexualak, autoestima eta elkarren arteko harremanez hitz egingo dute.

Arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara izango da Udaleko gela polibalentean. Egunak hauexek:
• Urriak 1, 8, 15, 22 eta 29
• Azaroak 5, 12, 19 eta 26
• Abenduak 3,10 eta 17

Izen-ematea zabalik da irailaren 21a arte. Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan edo 943 693 925 telefono zenbakira deitu behar da horretarako. Ez ahaztu, doan da ikastaroa eta herriko jendeak izango du lehentasuna.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!