Lehiaketa Batxilergoko eta DBH 3-4 mailatako ikasleei zuzenduta dago, prosa eta poesia sailetan bereiztuta. Aurtengo edizio honetan Aita Larramendi Ikastolako ikasle batek bi sari jaso ditu eta beste lau ikasle finalista geratu dira. Mikel Manzisidor Iztueta bi aldiz irabazle izendatu dute “Beti berdin” eta Askatasun bila” lanengatik.
Aipatu lan biak Sagastiberri sailean argitaratzeaz gain, oroigarria eta bidai poltsa eskuratu ditu. Horrez gain, irailean hamar eguneko oporraldiaz gozatu ahal izango du Italiako iparraldean.
Sari banaketa ekitaldian, besteak beste hauexek izan ziren: Haizea Brosa, Garazi Usandizaga, Oihana Arruti eta Mikel Manzisidor. Juanjo Agirrezabala (Hezkuntza Saileko ordezkaria), Marian Lekuona (irakasle arduraduna) eta Xanti Aranburu (zuzendaria).