Deialdia honako oinarri hauen arabera arautuko da:
1.Deialdi honen xedea gaztetxoen artean idazteko zaletasuna bultzatzea da.
2.Ipuin lehiaketara 10etik 17 urte bitarteko nahi duenneska-mutil orok aurkez dezake bere ipuina. Lanak egile bakarra izan behar du. Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.
3.Lehiaketa lau mailatan banatuko da:
A.maila : 10 /11 urtekoena.
B.maila : 12/ 13 urtekoena.
C.maila : 14 /15 urtekoena.
D.maila : 16 /17 urtekoena.
4.Gaia librea izango da eta hizkuntza euskara izango da.
5. A. mailako lanek gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde izango dituzte eta B. C. eta D. mailako lanek, gutxienez 4 eta gehienez 8 orrialde izango dituzte. Kasu guztietan DIN A-4 neurrian aurkeztuko dira eta makinaz edo ordenadorez idatzita.
6.Lan bakoitzaren bost kopia entregatu beharko dira urriaren 11a bitartean,egun hau barne, goizeko 10etatik 13etara Bastero Kulturgunekoidazkaritzan.
7.Lanekin batera, sobre itxi bat aurkeztuko da. Sobrearen barnekaldean lanaren egilearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira. Sobrearen kanpoaldean, berriz, lanaren izenburu berbera eta egilearen adina soil soilik.
8. Sariak maila bakoitzerako honakoak izango dira:
A.Maila
1. SARIA :120 euro
2. SARIA :75 euro
B.Maila
1. SARIA : 120euro
2. SARIA : 75 euro
C.maila
1. SARIA :200 euro
D.maila
1. SARIA :200 euro
9. Epaimahai aditu batek erabakiko du lan sarituak zeintzu diren.
Andoaingo Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian eta idazkari
bat ere izendatuko du.
10. Sariak eman gabe utz daitezke Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar adina kalitaterik ez badute.
11. Lan sarituak Udalaren esku geldituko dira, eta egoki iritziz gero argitaratu egingo ditu, baina ez da horregatik jabetza eskubiderik izango. Horretarako, saritutako lanen jabeek ipuinaren disketea entregatu beharko dute saria jasotzeko egunean.
12. Sarituak izan ez diren lanak azaroaren 12tik 16ra jaso ahal izango dira.
13. Sari banaketa, azaroaren barne, adieraziko den eguna eta orduan, egingo da.
14. Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egiten duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, horren erabakia apelaezina izango delarik.
15. Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea suposatuko du.
Andoain, 2007ko uztaila.
KULTURA BATZORDEA,