Euskara ikasteko izen emateko epea zabaldu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ira. 7a, 18:21

Beka sistemaren bitartez, ikasleak matrikularen %75 berreskuratu ahal izango du.

Udal euskaltegien sareak zabaldu du dagoeneko, irailaren 21a arte, izen emate epea, euskara ikasi eta hobetu nahi duten guztiek aurkezten den eskaintza zabalean aukera bat egin ahal dezaten. Ikastaroa hil honen amaieran hasiko da eta, ekaina bitartean emango da.
Klaseetara joan nahi duten urnietarrek Urnietako Udaleko Euskara Zerbitzura hurbildu ahal daitezke, Lekaioko Kultur Etxera, izen ematea gauzatzeko. Nahiago izanez gero, 943 00 80 33 telefono zenbakian honen berri jaso daiteke edo euskara@urnieta.org posta elektronikoaren bitartez.
Urnietako Udalak beka sistema bat dauka, honela, 16 urte baino gehiagoko ikasle guztiek matrikula kostuaren %75a berreskuratzeko aukera luzatzen du, hainbat eskaintza aurkezteaz gain. Euskalduntze eta alfabetatze ohiko ikastaroei, talde jakin batzuentzako antolatu diren mintegi espezifiko batzuk gehitzen zaizkie oraingoan, guraso edo merkatarientzako, azterketa ofizialen prestaketa edo euskararen erabilera sustatzeko ekintzak bezalakoak besteak beste.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!