Zabor politika alternatiboak sustatuko ditu San Markoseko Mankomunitateak.
San Markosko Mankomunitatearen batzar nagusiaren lehen bozketan EBko hautagai Ricardo Ortega hautatu zuten mankomunitateko lehendakari, eta lehendakariorde Imanol Azpiroz, zubietarra eta EAE-ANVko zinegotzia Usurbilen. Gaur eguerdian prentsaurrekoa eskaini dute Donostian. Beraz, aurrerantzean, errauste plantaren aurkakoak izango dira San Markos mankomunitatea gidatuko dutenak. Carlos Merinok aipatu duenez, "zabor politika alternatiboak landu, eta errauste plantaren aldeko orain arteko dinamika aldatzea" izango dira agintari berrien lan ildo nagusiak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!