AEK euskaltegiaren eskaintza ikasturte berrirako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ira. 4a, 22:46

Andoaingo AEK euskaltegiak ekin dio 07/08 ikasturteari. Urtero bezala matrikulazio kanpaina abiatuko du ikasturte honetan ere andoaindarrak nahiz inguruetako herritarrak euskalduntzeko, alfabetatzeko nahiz edozein titulu edo agiri lortzen laguntzeko.

Urtero bezala hainbat eskaintza ditu Andoaingo AEK euskaltegiak:

  • Euskalduntze ikastaroak, maila guztiak.
  • Alfabetatze ikastaroak.
  • EGA, Hizkuntza eskakizunak, HABEko 1. eta 2. mailako azterketak gainditzeko ikastaroak.
  • Ostalari eta etorkinentzako ikastaroak.
  • Autoikaskuntza. Tutoritzekin eta mintzapraktikako taldeekin osatua.

Erritmoari dagokionean ere hainbat eskaintzen ditu AEKk:

  • Astean 10 orduko euskalduntze ikastaroak (egunero 2 orduz)
  • Astean 8 orduko EGA ikastaroak.
  • Astean  8 orduko alfabetatze ikastaroak.
  • Ostalari eta etorkinentzako 60 orduko ikastaroak.



Azken bi urtetan bezala, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen euskara eskolak ematen jarraitu nahi du Andoaingo AEK euskaltegiak. Honela, bi herri horietako herritarrak euskara ikastera animatu nahi ditu eta interesa duenak Andoaingo euskaltegira dei dezake edo bestela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udaletxera deitu informazioa eskatu eta izena emateko.

Bestalde, gogorarazi nahi dugu Andoaingo, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo udalak diru laguntzak ematen dituela.

Matrikulazio kanpaina irailaren 10etik 28ra izango da. Bulego ordutegia honakoa izango da:
Goizeko 10:00etatik 13:00etara
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Andoaingo AEK euskaltegia
Extremadura kalea 5 behea Andoain
Telefonoa: 943-591704
andoain@aek.org


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!