2007 urteko ikastaroak Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ira. 3a, 20:30

Aurtenerako ere ikastaro ugari antolatu du ZizurkilgoUdaleko kultura sailak. Urritik ekainera bitarte iraungo dute saioek eta izen ematea irailaren 10etik 24ra bitarte egin daiteke Aurrera plazako Udal bulegoetan edo 943 692 495 telefono zenbakian.

ATXULONDO KULTUR ETXEA
Haurrentzat:
     Marrazketa: Astelehenetan 18:00-19:00. 25 €.
     Dantza: Asteazkenetan 17:00-18:00. 45€.
Ekintzak:
     Eskulanak: Asteartetan 18:00-20:00. 65 €.
     Patchwork: Asteazkenetan 18:00-20:00. 65 €.
     Dantza afrikarra: Asteazkenetan 19:30-21:30. 80 €.
    Yoga: Astelehen eta asteazkenetan 18:30-20:00. 100€.
    Pilates: Astearte eta ostegunetan 19:30-0:30. 120 €.

IRIARTE KULTUR ETXEA
Haurrentzat:
    Bertsolaritza: Naroa Gerestak eskainiko du. izen-emateak San Millan eskolan. 35 €.
Ekintzak:
    Eskulanak: Ostiraletan 15:00-17:00. 65 €.
    Aerobic: Astelehen eta asteazkenetan 20:00-21:00. 90 €.

IKASTARO MOTZAK
    Jaiotzak egiten ikasteko ikastaroa: Urriaren 17an hasita, asteazkenetan 18:00-20:00. 10 €.
    Automakilaia: Urriak 8, 15, 22 eta 29 19:00-21:00. 30 €.

LOATZO MUSIKA ESKOLA: 943 691 857

EUSKARA IKASTAROAK
    Atzerritarrentzat: 60 ordu. 10 €. Izen-emateak irailaren 3tik 21era Zizurkilgo Udal bulegoetan.
    Euskara ikastaroak: Zizurkil eta Villabonako Udalek antolaturik, herrian bertan euskara ikasteko taldeak sortuko dira. Izen-emateak: Irailaren 10etik aurrera Udal bulegoetan.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!