Hernaniren aurka egindako aurkezpen partidan ehundik gora jarraitzaile bildu ziren taldeari lehen animoak eman asmoz. Klubeko eta Udaleko ordezkariak bertan ziren ere. Partidaren atarian, zelaian bertan Aiurrik lehen taldeko arduradunen adierazpenak bildu zituen.
Ion Ugalde kapitainak zera zioen: “Hernani bezalako talde indartsuenen aurka lehiatuko gara aurten eta maila ona emango dugula pentsatzen dut. Salbazioa izango da gure erronka, baina ondo hasiz gero goruntza begira jarriko gara”.
Joxerra Bengoetxeak dio taldea ondo ikusten duela, “ilusioz betea nago eta taldea ere berdin ikusten dut. 4-5 aldaketa izan dira baina taldearen osaketa beretsua da. Denboraldia zaila izango da, beste maila batean arituko garelako”. Igo berrien ilusio hori muturrera eramateko prest dago entrenatzailea.
Irrifarre artean eta elkarri begira, denboraldiko errebelazioa Euskalduna izango dela diote biek.