“Iazko jaietan hasi ginen txaranga sortzearen ideiari bueltak ematen. Larraul herri txikia da eta ekitaldi ezberdinak antolatzen jende berdintsua biltzen gara beti, horregatik pentsatu genuen merezi genuela disfrutatzeko tarteren bat hartzea. Tartean badaude musikari batzuk eta haiek proposatu zuten txaranga eratzearen ideia. Elkarrekin ondo pasatzeko aitzakia da txaranga. Asteartetan biltzen gara entseguak egiteko eta jaietan, bi edo hiru egunetan kalejira egiteko asmoa dugu”, dio taldeko kide batek. Larraulera ere herritar berriak iritsi dira. Txaranga, elkar ezagutzeko modu bat izan daiteke.
Turuta jo
Herritarrez osaturiko txarangak hainbat kantu eskainiko du txupinazo egunean. “Jai giroko piezak dira. Taldekide batzuk musikariak dira eta horiek, musika-tresna ezberdinak joko dituzte. Haiena izan da gainerakoei erakusteko ardura. Musikariak ez garenok berriz, turuta joko dugu”.
Larraulgo txarangako kideek parte hartzera animatu nahi dituzte festarako gogoa duten herritarrak. “Ez dago musikaria izan beharrik. Elkarrekin ondo pasatzea da helburua”.
Jaiotan gehiagotan ere ateratzea da gure asmoa. Normalean guztiok izaten dugu konpromisoren bat jaietan eta ez dakigu denak biltzerik izango dugun, baina hiru bat aldiz kalera ateratzea pentsatzen dugu”.