Herriko jaien aurretik jokatu ohi dira Trans-Ernio txapelketako kanporaketa partidak. Aurtengoa laugarren edizioa izango da eta uztailaren 20an emango zaio hasiera. Ostiraletan, arratsaldeko 19:00etan, eta igandetan, goizeko 10:30etan, jokatuko dira partidak. Finala abuztuaren 18an izango da, Andramari jaietan. Lau kategoriatako pilotariak lehiatuko dira txapelketan zehar: Benjaminak (9-10 urte), Alebinak (11-12 urte), Infantilak (13-14 urte) eta Kadeteak (15-16 urte). Eskualdeko pilotariez gain, Azpeitiko, Ordiziako, Usurbilgo, Amezketako edo Añorgako pilotari gazteek hartuko dute parte txapelketan.