Burdinaren auzolandegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko uzt. 12a, 12:34

Uztailean hiru hitzordu antolatu ditu Andoaingo taldeak

 

 

Auzolanean Ortzaikako eta Erramuetako karobiak nahiz Txotan inguruak berreskuratzeko deialdia egin du Burdina taldeak.
Uztailean zehar burutuko dira aipatu auzolandegiak eta bertan parte hartzera gonidatuta dago interesa duen pertsona oro.

Hauexek, zehatz-mehatz, uztailean antolatu diren auzolandegiak:
• Uztailak 14, larunbata: Orkaitzako karobiaren txukunketa eta pizte lana.
• Uztailak 21-28, larunbata: Erramuetako karobiaren berreskurapena.

Auzolana egun bakarrekoa izango da, 08.00-14:00 ordutegian burutuko dena.
Parte hartzeko antolatzaileek bi telefono zenbaki hauetara deitzeko aukera eskaintzen dute:
• Txanka: 699 487 683.
• Jaione: 618 758 234.

Meatzaritza
Iragarri dutenez, uda honetako ekimena ez da karobietara mugatuko. Horrez gain, Txotan kokagunean aurkitzen den meatzea berreskuratzeko asmoa daukate.
Burdina taldea Leitzaran haraneko ondarea berreskuratzeko lan handia egiten ari da azken urteotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!