Erretratu zaharrak liburuko irudiak III

Joan zen maiatzean aurkeztu zen Amasa-Villabonako Erretratu zaharrak liburua.

1944 urteko Santiotan Ramon Ugarte bizikletaren gainean ageri da zinta harrapatu nahian. Jaietako ekintza nagusienetako bat izaten zen zinta lasterketa, herriko mutilek zinta harrapatzen hartzen zuten parte. Neskek, berriz, zintak apaintzen. Irudian ikusten denez, jende asko gerturatzen zen proba ikustera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!