Ekainaren hamaseian izan zen udal hautetsien kargu hartzea eta, segurtasun neurri handien artean, ezker abertzaleko hamar kide izan ziren batzarraldi aretoan. Kaegu hartze ekitaldia hasi eta berehala, Gotzon Garmendia ANVko zerrendaburuak alkatearen mahai gainean utzi zituen ezker abertzaleari dagozkien lau hautetsiren agiriak. Zurrunbilo horretan Udaltzaingoak eta Ertzaintzak aretotik kanporatu zituzten ezker abertzaleko kide gehienak.
Ertzaintzak gertaeren inguruko txostena igorri dio Tolosako epaileari eta honek deklarazioa hartu die. Udaren amaieran jakingo da kasua zertan geratzen den. Epaileak deklaratzera deitu dituen zortzi herritarren artean Joxean Barandiaran eta Gotzon Garmendia ezker abertzaleko buruzagiak aurkitzen dira.