Uztailak 9, astelehena, 19:00. Horixe da legealdi berriaren barne egingo den ezohiko udalbatza saiorako Urnietako udalak jarritako hitzordua. Batzordeen osaketa, hainbat izendapen edota udalbatzak ospatzeko maiztasuna izango dira mahai gainean.
Maiatzaren 27ko udal hauteskundeen emaitzak hainbat bilera saioei tartea eman zien. Ekainaren 16an alkateak kargu hartu eta udalbatza berria osatu zen. Legealdi berriari ekiteko beste pauso bat emango da, astelehenean, uztailak 9. Arratsaldeko 19:00etan jarri du hitzordua Udalak, ezohiko osoko bilkurarako.
Kargu hartze eguneko akta onesteaz gain, beste hainbat gai jarriko dira mahai gainean, pleno saio horretan: udalbatza saioen maiztasuna zehaztea; batzorde informatiboen osaketa; udal hautagaien ordainsariak zehaztea; edota Kulturnieta S.A.-ren, Urnieta Eraiki S.A.-ren eta Urnietatel S.A.-ren batzordeko eta administrazio kontseiluko kideen kargu uzteak eta izendapenak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!