Urnietako Udal Kirol Instalazioek arku tiroketako ikastaro bat eskainiko dute abuztuaren bigarren hamabostaldian Kiroldegian bertan Joakin Iparragirre irakasle ospetsuaren ardurapean. Ikastaro honetan parte hartzeko interesa dutenek Kiroldegiko bulegoetara jo dezakete izen ematea gauzatzeko.
Urnietako Udalak gogorarazten du, ikastaro honen berezitasunak kontuan hartuta, gutxienez 8 eta gehienez 12 lagunek osaturiko taldeak egingo direla, eta gauzak horrela, ikastaroan izena lehenengo ematen dutenek izango dutela bertan parte hartzeko aukera. Ikastaroa abuztuaren 6a eta 10a bitartean eskainiko da, eta udako gainerako kirol programako ekimenak bezala, 10 orduko iraupena izango du, egunean bi orduko klaseak emanez, arratsaldeko bostetatik zazpietara.
Diarco Klubaren esku egongo da ikastaro honen zuzendaritza teknikoa, eta Euskadiko Arku Tiroketako Federazioa arduratuko da behar den materialaren zuzkiduraz. Ikastaro honetan interesaturik dauden haurrek 12 urte beteak beharko dituzte izan, eta 50 eurokoa da ordaindu beharreko prezioa.
Udarako antolaturiko kirol jardueren programaren barruan sartzen da aipatu ikastaroa, 16 urtetik beherako neska-mutil urnietarrek hainbat kirol-mota praktikatzeko aukera izan dezaten, eta helburu horrekin antolatu dira, arku tiroketaz gain, tenisa, igeriketa, patinajea eta surfa.