AEK: Iritsi da ikasturte amaiera!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko uzt. 5a, 15:27

Azkenean iritsi da  ikasturte amaiera eta horrekin batera baita oporrak ere. Hori aprobetxatuz eta ikasturteko nekea arintzeko asmoz Andoaingo , Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo AEKko ikasle eta irakasleek ekintza desberdinak burutu dituzte.

Orain dela pare bat hilabete Andoaingo AEK euskaltegiko hainbat ikaslek txangoa egin zuten Oiartzungo Herri musika txokora eta bertan hango azalpenak entzuteko aukera paregabea izan zuten baita hango hainbat instrumentu jotzeko aukera ere. Bestalde, udaberri partean hainbat txango egin dituzte Leitzaran eta Goiburu aldera eta egunen batean Araia ingurura ere joan ziren bertako bazterrak ikusteaz gain lagunen artean arratsalde pasa ederra egitera.

Ikasturteari amaiera ekainaren 22an eman diogu  eta aste horretarako, AEKko taldeek afariak eta bazkariak  antolatu dituzte ikasturtea behar bezala amaitzeko.

Bestalde, 06-07 ikasturteari urriaren 1ean emango zaio hasiera eta matrikulatzeko epea irailaren 10etik 21era izango da. Inork interesa izango balu eta informazio gehiagorako Extremadura kalean 5. zenbakian kokatuta dagoen AEK euskaltegian aurkituko gaituzue edo bestela telefono honetara ere dei dezakezue: 943 59 17 04 ( andoain@aek.org)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!