Donosti Cup. Urnieta infantilak

SE EAM    9
URNIETA INFANTILAK    0

Emaitza ikustea nahikoa da partida nolakoa izan zen jakiteko. Aspaldian partidarik jokatu gabe zegoen Urnietako taldeak atzean jokatuz hasi zuen lehenengo zatia, baina atsedenaldira 4 eta 0koarekin iritsi ziren. Bigarren zatian nekearen eta ezinaren eraginez beste bost gol egin zizkien talde kataluniarrak.   

URNIETA INFANTILAK    3
ST. PRYVE ST. HILARIE    0

Golak: Aro, Jon Oruna, Eneko.
Partida serioa jokatu zuten Urnietako mutilek astearte goizean Hernaniko Zubipen. Lehenengo zatia berdindua zirudien, baina azken jokaldian penaltiz aurreratu ziren. Bigarren zatian Talde Frantziarra golaren bila atera zen baina Josebaren mutilek jaun eta jabe izan ziren beste bi gol eder eginez.

URNIETA INFANTILAK    1
ALKARTASUNA    4

Golak: Jon Oruna.
Lehen zati parekatu baten ondoren, atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatian Tafallako taldeak, txapelketaren arauek horrela onartzen dutelako, kadete mailako bi jokalari zelairatu zituen eta ondorioz partida erraz irabazi zuten. Orain, hirugarren sailkatu direnez kontsolazio fasea jokatuko dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!