Sanferminetara txangoa Gazte Lokalarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko uzt. 5a, 12:37

Aurreko urteetan bezala Andoaingo Gazte Lokalak Uda Gaztea ekimena martxan jarri du. Uztaileko lehen egunetan Paintball saioa burutu dute, baita henna tailerra ere.
Datorren asterako hiru hitzordu iragarri dituzte, horien guztien artean Sanferminetara egingo duten txangoa nabarmendu behar da. Uztailaren hamarrean, asteartearekin, joango dira Iruñeako Sanferminetara.
Hurrengo bi egunetan beste bi irteera egingo dira: lehena, Olaberrian dagoen Karts zirkuitura eta, bigarrena, Donostiako irlara.
Informazio gehiago Anbrosia Olabiden egoitza duen Gazte Lokalean bertan  (943 300 746).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!