Udal hautetsien kargu banaketa agintaldi berrirako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko uzt. 5a, 12:35

Barreiro IU-EBko hautetsia izango da, Aralar alde batera utzita

Aralar alderdia ez da inondik inora Andoaingo Udaletxean izango, hori izan zen azken batzarralditik ateratako ondorio nagusia. Izan ere, Ramon Barreirok kargua hartu baitzuen Izquierda Unida-Ezker Batua Berdeak alderdia ordezkatuz. Aurrerantzean, beraz, Barreirok koalizioa ez baizik eta IU ordezkatuko du. Gogoan izan behar da bere garaian Aralar alderdiko Ramon Urrutiak uko egin ziola hautetsi kargua hartzeari, bere postua ANVri dagiokiolako.
Sanpedroen atarian eginiko aparteko batzarraldian Tokiko Gobernu batzordeko kideen aukeraketa eta udal batzorde informatzaileetako lehendakaritzen izendapena egin ziren. Era berean, ordezkari politiko ezberdinen lan jardunaren banaketa egin zen. Alkatearen lan jarduna alde batera utzita, denera bost zinegotzi arituko dira egun osoko lan jardunean eta beste hiru egun erdikoan.

TOKIKO GOBERNUA
Ekainaren 28an egin zen aparteko batzarraldian Tokiko Gobernu Batzordeko kideak izendatu ziren. Oraingoz, PSE-EEkoak dira Gobernu Batzordeko bost kideak:
Alkatea: J. Perez Gabarain.
1.Alkate-ordea: Estanis Amutxastegi.
2.Alkate-ordea: Jose Luis Vela.
Gobernu Batzordeko kideak: Estanis Amutxastegi, Jose Luis Vela, Fernando Narciso, Toñy Landa.

Udal ordezkariak
Kolegiatutako hainbat organoetan hauexek izango dira korporazioko ordezkariak. Guztiak alderdi sozialistako kide dira:
• Hiltegien mankomunitatea:
Ordezkari: Josean Leal.
Ordezko: Jose Luis Vela.
• Zaborren mankomunitatea:
Ordezkari: Jose Luis Vela.
Ordezko: Toñy Landa.
• Uraren mankomunitatea:
Ordezkari: J. Perez Gabarain.
Ordezko: Jose Luis Vela.

UDAL BATZORDEETAKO LEHENDAKARIAK
Batzorde informatiboetako lehendakariak, hauexek:
• Kirolak: Fernando Narciso.
• Langilegoa: Estanis Amutxastegi.
• Zerbitzuak: Jose Luis Vela.
• Hirigintza: J. Perez Gabarain.
• Gizarte zerbitzuak: Daniel Garcia.
• Hezkuntza, kultura: Toñy Landa.
• ENBA, euskara: Petri Romero.
• Ekonomia: J. Perez Gabarain.
• Enplegua: Jose Luis Vela.
• Udaltzaingoa: Estanis Amutxastegi.

ZINEGOTZIEN LAN JARDUNA

Egun osoko lan jardunean arituko dira PSE-EEko Estanis Amutxastegi, Jose Luis Vela, Toñy Landa eta Petri Romero. Baita oposizioko buru Gurutz Irigoras jeltzalea.
Aldiz, egun erdiko lan jardunean arituko dira IU-EBko Segio Barreiro, PPko Asun Guerra eta EAko Gabino Agudo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!