Udako ordutegiak indarrean udal zerbitzuetan

Egokitu edo aldatu dira hainbat udal zerbitzuetako ordutegiak. Udan sartu baikara, eta hainbatek jada oporrak hartu baititu. Iraila hasiera arte aplikatuko dira ordutegiok.

Uda eta opor garaiarekin batera, Urnietako gune publikoetako ordutegiak ere garaian garaikora egokituko dira. Irailaren 7ra arte indarrean izango dira ordutegi berriak. Bada, ordea, salbuespen bat; Kiroldegia. Bertan, udako denboraldia irailaren 16an amaituko baita: Udala: 8:30-14:00 Kiroldegia: 9:00-22:00. Larunbat, igande eta jai egunetan; 9:00-21:00 (igerilekua, 10:00-20:30) Lekaio: 9:00-13:00 Liburutegia: 9:00-14:00 Sarobe: 9:00-14:00 Gazte Informazio Puntua: 10:30-13:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!