Batukada ikastaroan izena emateko epea ixtear

Uztailean abiatuko da batukada ikastaroa eta bi talde sortu nahi dira. 10-16 urteko gazteei zuzendutakoa eta bestea, helduagoentzat. Ikastaroa egiteko erabakia hartzeko denbora askorik ez da geratzen.

Uztailean abian jarriko den batukada ikastaroan izen emateko epea azkenetan da. Saroben eman behar da izena. Hauek dira sor daitezkeen taldeen aurrean, antolatzaileek finkatu duten ordutegia: -Helduentzat: astelehen eta asteazkenetan 19:00-20:00 / 20:00-21:00. Prezioa: 25 euro. -10-16 urte arteko gazteentzat: astelehen eta asteazkenetan 11:00-12:00. Prezioa: 12,50 euro Gazte edo Ikasle txartelarekin. Informazio gehiago: 943 008 042.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!