Andoaingo eta Urnietako gazteak Donosti Cup txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko eka. 27a, 19:34

Uztailaren bitik zazpira ospatuko da Donosti Cup futbol txapelketaren edizio berri bat. Bertan bost kontinenteetatik etorritako 10-18 urte arteko gaztetxoak lehiatuko dira 250 taldetan banatuta. Horien artean Urnietako infantil taldea eta Euskaldunako infantil eta kadete mailako taldeak.

Zozketa egin ondoren, honakoak dira lehen fasean jokatuko dituzten partidak:

Euskalduna, Infantil maila:
Uztailak 2, astelehena. Urnieta. 16:30
Weiss Mintard (Alemania)–Euskalduna
Uztailak 3, asteartea. Donostia. 16:00
Cesar Benito zelaia
Euskalduna–Talavera (Espainia)
Uztailak 4, asteazkena. Urnieta. 12:00
Euskalduna – Ocondado F.C. (Galiza)

Euskalduna, Kadete Maila:
Uztailak 2, astelehena.Donostia. 15:30
Donostiako Herrera
Benetan (Euskadi)–Euskalduna
Uztailak 3, asteartea. Donostia. 17:00
Cesar Benito zelaia
Talavera (Espainia)–Euskalduna
Uztailak 4, asteazkena, Martutene, 13:00
Euskalduna – Snohomish Titans (AEB)

Urnieta, Infantil maila:
Uztailak 2, astelehena. Martutene. 16:30
Se Aem (Katalunia)–Urnieta
Uztailak 3, asteartea. Hernani. 11:00
Zubipe zelaia
Urnieta – St Pryve-Hilaire F.C. (Frantzia)
Uztailak 4, asteazkena. Hernani. 11:00
Urnieta – U.D. Arinaga (Kanariak)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!