Egitarau bikaina eskaini zutena benetan ikasle helduek, batzuek kirioak dantzan izan arren oso entzunaldi ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Bereziki nabarmentzekoa izan zen Loren Navarro andoaindarrak pianoaren soinuan eskaini zigun Chopinen baltsa, bikain jo baitzuen. Argitu egin behar baita aurten hasi dela Loren berriro ere pianoan trebatzen, 60 urtez –bai 60!– batere jo gabe egon ondoren. Kanta ezagun batek dio 20 urte ez direla deus, baina ezta 60 ere Lorenentzat. Zorionak eta hurrengoan ere han izango gaituzu Loren!
Argazkietan Loren Navarro pianoan, Loren Mirian Ulanga Musika Eskolako zuzendariarekin eta, azkenik, Axun Iparragirre eta Laura Rodríguez Manciniren Moon River pianoan lau eskutara jotzen.