Egin edo ez egin, hori behar luke eztabaidaren muinean.
Azken urteotako egoera ikusita, etenduratik gertuago dago soka dantza. Hasteko, zinegotziek oso interes gutxi erakusten dutelako. Adibide bat jartzearren, 2005eko Sanjuanetan hamazazpi zinegotzietatik zortzik bakarrik parte hartu zuten. Gutxiengoak, alegia.
Ezezkoaren alde egiten bada, horixe bada alkatearen eta zinegotzien hautua, adieraz dezatela. Tradizioak eusteko nahiz aldatzeko daude, ez ordea baldarkeriaz jokatzeko.
Baiezkoaren alde egiten badute, beharrezko diren neurriak har ditzatela. Soka dantza egiteko erraztasunak besterik ez daudelako. Herriko dantzari taldea prest agertzen da beti zinegotziei soka dantzan trebatzen laguntzeko. Herritar asko gogo onez agertzen da Goikoplazara udal hautetsiak ohikoa ez den egoera batean ikustera. Zinez eskertzen dutela egiten duten esfortzua.
Esan bezala, egin edo ez egin seriotasunez aztertu behar da. Alderdi politiko guztietako ordezkariek soka dantza gogoko dutela erakutsi behar dute. Urrezko baldintza da hori, soka dantza iraunarazteko. Aldez aurretik, herriko dantzarien laguntzeko eskaintza badute. Eta herritarren eskerrona ere bai. Ez da hain zaila, nahi izanez gero.