Txapelketa, uztailaren 9an jarriko da abian eta hamar jardunalditan antolatuko da. Hortik, bigarren fase batera igaroko da jokalari talde bat. Kanporaketak partida bakar batera izango dira eta final handia, irailaren 21ean. Prezioa: bazkide direnek 20 euro eta ez direnek 25 euro. 20 euroko fidantza orokorra ere ordaindu beharko da. Kiroldegiko bulegoetan egin behar da inskripzioa.