San Juan bezpera honetan, ekainaren 23an, pilota hitzordu garrantzitsuak izango dira Urnietako udal pilotalekuan. Lau eta erdiaren barruko Udaberri Txapelketa amaierara ailegatu baita. Afizionatu, kadete eta jubenil mailei dagozkien final saioak jokoan izango dira: Jon Pagola eta Mikel Garmendia protagonista nagusiak.
Ez dute lan erraza izango; haien aurkariak txapeldun izendatzeko faborito nagusiak omen dira eta. Hori dela eta, publikoaren animo eta txaloak inoiz baino beharrezkoagoak izango dituzte.
FINALERDIETAKO KRONIKAK:
JON PAGOLA 22-7 ODRIOZOLA
JUBENILAK. Pagolaren aldeko iragarpenak bete ziren. Baina inork gutxi espero zuen aurkaria modu horretan mendean hartzea. Herriko ikastetxeetako jaiak tarteko, herritar askok hurbiltzerik izan ez bazuten ere, giro ezin hobea izan zen frontoian.
MIKEL GARMENDIA 18-11 BEREZIARTU
KADETEAK. Udaberri Txapelketaren barruan, Garmendiak jarraian eskuratzen duen zazpigarren garaipena da. Partida bikaina jokatu zuen, Bereziartuk erraz utzi ez arren. Pilotakada askoko eta oro har, iraupen luzeko tantoak izan ziren. Gehienetan, urnietarrarenaldekoak. Oiartzungo neurketa horrekin, finalerako txartela eskuratu du.
BESTE PARTIDAK
URNIETA 8-18 AÑORGA
ARITZ LIZASO-UNAI AROZENA.
INFANTILAK. Usurbilgo Txapelketako finalerdietan, urnietarrek ez zuten Añorgakoen aurrean ezer egiterik izan. Kontuan hartzekoa da, Añorgako taldean maila bakoitzeko pilotaririk onenek jokatzen dutela. Edozein kasutan, Ahetzek, Aritzek eta Unaik osatutako taldeak ezin hobeto jokatu du txapelketan.
URNIETA1 15-18 HERNANI1
JULEN LOITEGI-XABIER ANSA.
INFANTILAK. Txapelketatik kanpo geratu dira. Final laurdeneko partidak jokatu ostean. Irabazteko aukera izan zuten. Jokatzeko moduan hobetzen joan diren arren, hernaniarrena izan zen garaipena.
URNIETA 9-18 LASARTE-ORIA
JOSU ARRUARTE-IMANOL ANSA.
ALEBINAK. Txapeldunordeak. Garaipenaren ateetan geratu ziren Arruarte eta Ansa Usurbilen jokatutako partidan. Ezin hobeto aritu ziren, baina aurkariek maila altua dutela erakutsi zuten. Aurkariek segituan sei puntuko aldea atera zieten. Ordutik, markagailuan haien aurretik jartzea ezinezkoa izango zela garbi ikusi zuten.