"Ekainaren 16an, gure bi bozkak UDAri eman genizkion. Alde batetik, zerrenda bozkatuena izan zelako eta bozka horiek aldaketarako bozkak direla ulertzen dugulako. Ekainaren 7an ANVk egindako Herri Batzarrean eztabaidatu ondoren hartutako jarrera izan da gurea.
Udal gobernuaren osaketaren inguruan, esan nahi dugu, hauteskundeetatik hona UDArekin bilkurak izan ditugula. Bilkura hauetan, UDAk, beste alderdi guztiei bezala, udal gobernu ireki bat osatzeko proposamena luzatu zigun eta guk baiezkoa esan diegu. Esan bezala, ez dago gobernu pakturik. Akordio programatikoen gainean aritzea da gure asmoa. Adostasunen gainean lan egiteko prest gaude, beraz. Zentzu honetan, UDAren programaren ardatza den herri parte hartzea, ANVrentzat ere lehentasuna denez, horren inguruan elkarrekin aritzeko gure prestutasuna erakutsi diegu. UDA eta ANVren programek adostasun zein desadostasunak dituzte, eta beraz ez gara beti bat etorriko. Dena den, ANVk puntu komun horiek indartu (ingurumena...) eta aurrera ateratzeko lana egingo du".