Agintaldi berrian Gabarain izango da alkate. Batzarraldi mediatikoa izan da, kazetari eta kamara ugari hurbildu baita Andoainera. ANVko zinegotziek kargu hartzeko asmoa azaldu dute baina batzarraldi aretotik bota dituzte segurtasun indarrek.
Sozialisten babesa eskuratu du Gabarainek. PPk Canoren alde egin dute eta gainerako guztiek zuriz bozkatu dute.Gauzak horrela, Gabarain izango da alkate agintaldi berrian. Ramon Urrutia Aralar alderdiko zinegotzia ez da udal batzarraldira agertu, Alderdien Legea dela eta kargu hori ez dagokiolako.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!