Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izapideak egin behar dituzten erabiltzaileek Salestarren Ikastetxera jo behako dute datorren ekainaren 18tik aurrera, orain arte Urnietako Udaletxean zegoen bulegoak zeregin hauek bertan behera utziko dituelako aipatu data horretatik aurrera".
Gauzak horrela, tramiteren bat bete behar duten urnietarrek hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik 943 55 17 89 telefonora deituta, Salestarren Ikastetxe laguntzaile horretan kokaturiko Lanbidera joan nahi badute. Aipatu zerbitzua orain arte Urnietako Udalak eskaintzen zuen berbera da.