Gizonezkoen Gipuzkoako kanporaketa eta emakumezkoen finala egin zen atzo Zizurkilen.
Ziotza kirol elkartearen eskutik, urteroko sega ikuskizuna izan zen atzo Zizurkilen. Aurtengoan, ordea, gizonezkoez gain, emakumezkoen gipuzkoako finala jokatu zen. Nazioarteko eran lehiatu ziren emakumezko eta gizonezkoak, hau da, eremu jakin bat azkar eta txukun ebakitzea zen gakoa. Emakumezkoetan sei lagun aritu ziren Gipuzkoako txapelaren bila eta guztietan onena Arrate Garin Legorretarra izan. Bera baino azkarrago ebaki zuen eremua Maria Luisa Gabirondo Galzteluarrak, baina Garinek txukunago ebaki zuenez, bi faktoreak kontuan hartuta Garin izan zen garaile.
Gizonezkoetan berriz, final aurrekoetako bigarren jardunaldia izan zen atzokoa. Hiru jardunaldi egingo dira eta azkenean puntuak batu eta lau onenak igaroko dira finalera. Atzo Gabirondo Gazteluarra izan zen onena, Goikoetxea bigarrena, "Urki" hirugarrena, Alkorta laugarrena eta Arteaga bostgarrena. Gure eskualdeko ordezkaria Mikel Alkorta asteasuarra izan zen, lehen eremuan ondo aritu bazen ere, bigarrenean denbora asko galdu zuen eta azkenean ez zuen bere maila ematerik izan. Hirugarren jardunaldiaren zain, orain arteko bi jardunaldietako puntuak gehituta, Gabirondo eta "Urkik" 13 puntu dituzte, 8na dituzte Alkorta eta Goikoetxeak eta azkena Arteaga da 3 punturekin.
Hurrengo jardunaldia Ekainaren 24an egingo da Errezilen, Erdoiztako zelaietan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!