Pilota emaitzak eta kartelera

EMAITZAK MIKEL GARAIALDE 8-22 AZKARATE JUBENILAK. Mendaron jokatu zuen norgehiagokan ez zen oso ondo aritu. Gainera, pilota ere ez zen egoki zitekeen onena, bote handikoa baitzen. Hasiera batean, aurkariak hamar puntuko aldea atera zion. Urnietarra saiatu zen arren, urduritasunak ez zion behar bezala jokatzen utzi. Hala ere, txapelketa ona burutu du eta oso maila ona erakutsi du. MIKEL GARAIALDE 16-22 JON PAGOLA JUBENILAK. Oso giro ona izan zen Urnietako pilotalekuan. Onenetakoak diren herriko bi pilotarien arteko derbian Pagola nagusitu zen, 45 minutuko partida gogorraren ostean. Markagailuan Garaialderen aurretik joan zen une oro, eta bere aurkariak baino lasaiago jokatu zuen. Pagolak finalerdietarako txartela eskuratu du. Aipatzekoa publikoaren aldetik, bi jokalariek jasotako txalo zaparradak. MIKEL GARMENDIA 18-5 HONDARRIBIAKO KADETEAK. Partida ona jokatu zuen. Garaipen horrekin Garmendia jada Udaberri Txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Finala jokatzeko hautagai garbia. URNIETA 18-6 USURBIL AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. INFANTILAK. Aurkariek esperotakoa baino kaxkarrago jokatu bazuten ere, urnietarrek partida serioa jokatu zuten eta usurbildarrak mendean hartzeko arazorik ez zuten izan. Garaipen argi eta garbi horrekin, Usurbilgo Pilota Txapelketako finalerdietarako sailkatu da, Etxeberriak, Arozenak eta Aritz Lizasok osatutako taldea. URNIETA1 18-11 ALDE ZAHARRA3 JULEN LOITEGI-XABIER ANSA. INFANTILAK. Partida ezin hobea burutu zuten. Bidasoa-Oarso-Donostialdea-Buruntza-Kosta-Urolako Txapelketaren baitan, finalerdietarako txartela eskuratu dute. Ansaren ezker eskuko behatza kezka-iturri da. Garaiz sendatzen ez bada, kanporaketa saioa zaildu daiteke. URNIETA2 14-18 HERNANI1 ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. INFANTILAK. Galdu arren, denboraldiko norgehiagoka onena jokatu zuten. Esperotakoa baino maila hobea erakutsi zuten. Pilotari gogor eman zioten. Baina norbaitek irabazteko, baten batek galdu behar. URNIETA 18- USURBIL 16 JOSU ARRUARTE-IMANOL ANSA. ALEBINAK. Oso ondo aritu ziren, beste behin, jokatu zuten pilotarekin. Usurbilgo Pilota Txapelketako finalerdietan izango dira. URNIETA 12-18 HERNANI JOSU ARRUARTE-IMANOL ANSA. ALEBINAK. Oreretako Fanderia frontoian jokatutako partidan hasiera ona izan zuten. Baina aurkarien erreakzioak markagailua irauli zuen. Azken unean, urnietarren tanto bati esker, sakea eskuratu zuten. Baina urduritasunagatik edo puntua galdu zuten. ASTEBURUKO PARTIDAK *Eskuz banaka, Jubenilak (Udaberri Txapelketako finalerdiak) Jon Pagola-Odriozola Urnieta. Lar, 16. 17:00 *UKE Pilotaren deialdia Urnietako zaletuei Jon Pagolak jokoan duen kanporaketa partida ikustera deitzen ditu. Norgehiagoka zaila izango baita. Eskuz banaka, Kadeteak (Udaberri Txapelketako finalerdiak) Mikel Garmendia-Lazkao Azkoitia. Lar, 16. 16:00 Eskuz binaka, Infantilak Julen Loitegi-Xabier Ansa // Hernani 1 Loiola. Lar, 16. 16:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!