Ostiralero, garagardo festa Olentzon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko eka. 8a, 13:43

Ostiral honetan “OLENTZO ZUZENEAN” Garagardotegia ekimena martxan jarriko da, Olentzo Jatetxean bertan dagoen espazioan. Hitzordua, gaueko 21:00etik aurrera.

“Olentzo Zuzenean” garagardo azoka iraunkor bat da, eta ostiralero irekirik egongo da. Gune hau Xpression-ek kudeatuta izango da eta astebururo ekintza musikalak egongo dira bertan: Folk, funk, Jazz, Pop, Rock & Roll…

Lehenengo asteburu honetan, estreinaldian, ROUGE (pop rock) taldeak izango da taula gainean, 23:00tan. Dohainik, ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! zirkuitoaren barne.

Laburbilduz:
 

  • Kontzertuak astebururo
  • Afari alemaniarra (saltxitxak, ukondoa,…)
  • Inportazio garagardoak
  • Kudeaketa: Xpression!!!


 


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!