Bi aukera eskaintzen dira euskara ikasteko, barnetegia alde batetik eta euskaltegian bertan antolatuko diren ikastaroak bestetik.
Barnetegia euskara ikasteko modu polit eta eraginkorra da, egunero 24 orduz inguru euskaldun batean murgilduta egoteko aukera ematen duelako. Barnetegiei dagokionez, eskaintza zabala dago AEKn: 3. urratsetik aurrera Arantzan edo Foruan, maila guztiak Urepelen edota familia barnetegiak Adunan edo Berrizen. Bada laugarren aukera interesgarria, barnetegi ibiltaria delakoa, bizikletaz, Euskal Herria zeharkatzeko aukera eskaintzen duena.
Barnetegira joan ezin dutenentzat ere Andoaingo AEKk udako ikastaroak antolatuko ditu. Ikastaro hauek 80 ordukoak izango dira eta interesa duen orok izena emateko aukera izango du ekainaren 21 arte.
Informazio gehiago Andoaingo AEK euskaltegian (Extremadura kalea 5 behea