Estrainekoz arituko diren zinegotziak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko eka. 7a, 20:10

Sanjuanen atarian, abian jarriko da agintaldi berria. Sokadantzan gertatu ohi den bezala, hautetsi guztien animoa ez da berdina izango. Batzuk, kanpainan piztutako itxaropenak zapuztuta, tramitea betetzera gerturatuko dira Udaletxera. Besteak, aldiz, lehen baino lehen hasteko gogoz izango dira. Agintean edo oposizioan egon, esperientzia berria izango da hainbat hautetsirentzat.

HONA EGINIKO GALDERAK 

  1. Udal hautetsi berria zara, zein animorekin zaude? Eta zein alorretan ikusten duzu hobekien zure burua?
  2. Haien guztien ordezkari bilakatuko zarenez, Zer esango zenieke andoaindar guztiei? 
  3. Nola uste duzu egon behar lukeela Andoain herriak 2011 urtean?

Marijose Izagirre / EAJ-PNV

  1. Animo ona eta lan egiteko gogoarekin.  Kultura eta zerbitzuen lan batzordeetan aritzeko borondatea daukat.
  2. Herri hau guztiona dugu eta guztion artean zaindu eta hobetu behar dugu.
  3. Andoain aukera asko ematen digun herria da eta asko handitzen ari da, horregatik   arlo askotan hobetu behar du, herritarra eroso egon dadin. Egoera aldetik, denok pentsatzen eta sentitzen duguna adierazi daitekeen herri bat eraiki behar dugu. Denok dugu horretarako eskubidea.

Asun Guerra / PP

  1. Animo osoarekin hasiko dut agintaldi berria. Udal ekimena garatzeko aukera ugari eskaintzen duen herria da, nire lana aurrera ateratzea espero dut bereziki alor sozialean, nahiz eta edozein alor erronka handia izan udalgintzari dagokionez. Alor sozialak nolanahi ere herritarrekin harrreman zuzenagoa izatea dakar eta ni, medikua izanda, gogoko dut hori.
  2. Nire lana ahalik eta ondoen egiten ahaleginduko naizela, ez dezatela zalantzarik izan. Eta nire bulegoko ateak beharra duen herritar orori zabalik izango dela.
  3. Orain dagoena baino askoz hobeto. Herrigune modernoa, aktiboa, dinamikoa eta erakargarria egiteko programa aurrera eramaten saiatuko gara. Ahaztu gabe, askatasunean sakondu beharra dagoela, herritar guztientzat eta baldintza berdinetan.

Sergio Barreiro / IU-EB

  1. Egitasmo berri bat hasten denean, ilusioa nagusi da. Bereziki egitasmo bati jende berria hurbildu zaionean bakea, elkar errespetua, elkartasuna, berdintasuna, dibertsitatearen eta tolerantziaren baloreak defendatzeko

    Beti esan dugun bezala parte hartzearen Plan Integrala abian jarri behar da. Hori lortzeko, herritarren parte hartzearen udal lansaila eratzea funtsezkoa da.
  2. Andoaindar guztiei eskatuko nieke gizarte, kultura eta politika mailako alorretan parte hartzea. Idei edo ikuspegi oro balekoa eta kontutan hartzekoa da. Egunerokotasuna ideiez idei eraikitzen baita.
  3. 2011 urtean Andoain herriak elkarbizitzaren eta elkartasunaren eredu behar luke. Ideiak eta informazioa barreiatu daitezela herritarren eta hautetsien artean, norabide bikoitzean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!