Saskibaloia: Tau ikustera joateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko eka. 7a, 14:56

ACBko finalerdiak jokoan, TAUren etxean behar luke bosgarren partida, horretara iristen bada norgehiagoka. Ganabara taldekoek ekainaren hamabian jokatuko litzatekeen partidarako erreserba egiten ari dira egun hauetan.

TAU–BARCELONA
EGUNA: Ekainak 12 (Asteartea)
SARRERA+BUSA: 30  Euro.

IRTEERA:
18:30 Andoaingo txoperatik.
18:45 Tolosako triangulotik.

APUNTATZEKO:
Andoaingo Ganbara tabernan.

INFORMAZIOA:    
609.787.551

ANTOLATZAILEEN OHARRA: "Azkenean partidarik ez balego,dirua leku berdinean itzuliko da.Partidu honetara joaten direnak finalerako (izango balitz) sarrera ziurtatua izango lukete joan nahi izan ezkero.Finala izango balitz bigarren partidurako autobusa izango zen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!