Andoaingo ANVren hauteskundeen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko eka. 1a, 12:22

Maiatzaren 27ko hauteskundean antidemokratikoak izan diren arren ,andoaindarrek hitz egin dute beren bozen bidez. 1463 bozka eta 4 hautetsi. Andoaingo bigarren indar politikoa bozkei dagokionean....

Andoaingo ANVrentzat antidemokratikoak izan dira hauteskundeak, "lege iruzurraren bidez 300dik gora zerrenda baztertuak zan direlako, Alberdi lege faxista inposatu delako, boikot komunikatiboa (EITB) zein, boikot ekonomikoa izugarria izan da, papeleten apurretak, presio polizial zein juridikoa, multak etab.... Azken finean ezker abertzaleari ez zaio utzi aukera berdintasunean hauteskunde hauetan aritzea. Ez hauteskunde hauetan ez eta egunerokotasunean".

BALIO ERANTSIA

"Esaten genuen hauteskunde hauetan udaletako ordezkaritza politiko batzuen aukeraketa baino askoz gehiago zegoela jokoan, eta horrela izan da. Gatazka historikoa gainditzeko prozesu politikoa garatzeko borondatea duten bai ala ez, euskal herritarron eskubideak, andoaindarron eskubideak errespetatuko diren bai ala ez, Euskal Herria onartu eta hitza eta erabakia emateko prest dauden baia ala ez zegoen jokoan. Esaten genuen PSOE eta PNV beren jokabideaz prozesu politikoa Lurperatzen ari zirela, eta horrela izaten ari da. Ez esan diote andoaindarron eskubideei, ez hauteskunde demokratikoei, ez konponbide demokratikoari.
Baina andoaindarrok argiko BAI esan diogu gure eskubideei eta gatazkaren konponbideari.
Oso positiboki baloratzen dugu ANV baldintza zail eta hauteskunde antidemoratikoak izan arren lorturiko emaitzak, eta herritarrek erakutsirikoa. ANV Andoaingo bigarren indar politikoan jarri da Bozei dagokionean. Eta are gehiago herritarrek gatazkaren konponbidearen alde eta andoaindar guztion eskubideen alde boza eman dute".

ARDURA POLITIKOA

"Alderdi politikoei andoaindarrek erakutsi duten ardura politiko beraz jokatzea exigitzen dugu. Herritarrek hitz egin dute bozen bidez, eta orain zer? Zer egin behar dute PSE-EE, PNV,IU-ARALAR eta PP? Andoaindarrek erabakitakoa eta eskatutakoa errespetatuko dute? Andoaindarron eskubideen urraketan jarraitu behar dute, gatazkaren aldeko apustua egiten
jarraitu behar dute, herritarron hitza zapaltzen jarraitu behar dute?
ANVk ardura politiko osoz eta andoaindarrek horrela eskatu diotelakoa, Udalean lan egite borondate osoa du eta horrela egingo du, andoaindarren eskubideen eta ezkerreko eta abertzalea den proiektua egunez egun lantze.
Eta gisa berean PSE-EE, PNV,IU-ARALAR eta PPri HERRIAREN BORONDATE ERRESPETATU eta ez dagozkien 4 zinegotzi aulkiri uko egin eta ANV dagozkionez, bidera ditzaten esigitzen dugu, Herriaren borondatea horibaita eta horretarako bideak daudelako.

Ondoko egunetan, alderdi guztiekin biltzeko asmoa dugu, honen inguruanhitz egin eta 16ko Udal kargu hartzean, ANVri dagozkion 4 hautetsi karguei uko egin eta , herri borondatea errespeta dezaten eskatzeko. Herriak hitz egin du, orain beraiek dute hitza, herri borondatea errespetatuko dute?"

ESKERRONA

Amaitzeko, andoaindarrei, "gure zorionak eta eskerrak adierazi nahi dizkiogu erakutsitako gaitasunagatik. Eta baita ere gure inguruan lan isilean aritu diren herritar guztiei gure eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu. Eta gisa berean aurrerantzean ere lan egiteko deia luzatzen diegu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!