AKEK taldeko igerilekuak, Gipuzkoako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mai. 30a, 20:44

Aurreko larunbatean Azpeitian jokatu zen txapelketan Andoaingo Kirol Elkartuen Klubeko (AKEK) Gurutze Unzaluk, Maddi Suarezek eta Vanessa Perezek parte hartu zuten.

Irudian agertzen den Maddi Suarezek, tximeletako ehun metroko proban bigarren postua eskuratu zuen. Gainera, proba bakoitzeko lehenengo biek datorren larunbat honetan Getxon jokatuko den Euskal Herriko probarako txartela zuzenean eskuratzen zuten.
Bestalde, Gurutze Unzaluk Euskal Herriko txapelketarako txartela eskuratu du bular estiloko 200 metroko proban egindako denborari esker.
Zorte ona opa diegu Gipuzkoako taldearekin izango duten esperientzia berri horretan. Animo!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!