Larunbat honetan arratsaldeko 16:00tik aurrera Atano pilotalekuan Andoain eta Donostia taldeak lehiatuko dira, Gipuzkoako Herri Arteko pilota txapelketan. Irudian herri artekoan dabiltzan jubenilak. Ezkerretik eskuinera Aratz Ormaetxea, Aitor Ulanga, Jon Beloki eta Jon Eskudero. Zorte on, lagunok!
Etxean galdu ostean maldan gora ipini da donostiarren aurkako buruz burukoa. Erronka zaila dute aurrean, baina ezinezko ez dago ezer. Beraz, joko onari eutsi beharko diote aurkaria gailentzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!