Andoaingo ezker abertzaleak, datuak eskutan, lau zinegotzi dagozkiola uste du. D’ohnt legearen aplikazioa eginez eta baliogabeen artean ANVri dagozkionak kontuan hartuz, bigarren indarra izango litzateke Andoaingo udaletxean. Botoetan ere hala izan delako, EAJ eta PP alderdien aurretik.
Ekainaren hamaseian, inpugnazioari jaramonik egin gabe, Andoaingo udaletxean aurkeztuko dira dagozkien karguak aldarrikatzera. Ez dirudi PSE, PP eta EAJ alderdiek kontuan hartuko dutenik ezker abertzalearen eskaera. IU-Aralar koalizioan, aldiz, gauzak alda daitezke. Zerrendan bigarren doan Ramon Urrutiak errenuntzia aurkez dezake, bere eserlekua ANVri baldin dagokio.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!