Asteasuarrak eta villabonatarrak iritsi ziren finalera eta azken horiek jaso zuten txapela, 6 eta 2ko emaitzarekin. Aitzondoko XXVI. Mus txapelketako aurtengo txapeldunak, Behar Zanako Joni Izagirre eta Josu Bernaras izan dira. Bigarren Aitzondoko J. Karlos eta Iñaki geratu dira. Hirugarren, elkarte bereko Matias eta Joxean. Eta laugarren Santamañako Andres eta Arretxe. Zunbeltz elkartetik Behar Zana elkartera abiatu ziren kalejiran, urteroko ohiturari jarraituz, festa txapeldunen elkartean amaitzen baita.